Lupa
Cargador

Peter Svetina 
Ogi banatzailea 

Soporte
‘Ogia gorputzarentzako ogia da, ahotsak arimarentzako ogia’.

Ogi-banatzailea geure burua eta, oro har, pertsonak ezagutzeko egin behar dugun bidaiari eta bilaketari buruzko kontakizuna da. Peter Svetinaren testu bikainak Jan eta Mariaren hazkunde eta garapenaren istorioa kontatzen digu, Jokin Mitxelena ilustratzailearen irudi apartekin.
€9.99
Métodos de pago

Sobre el autor

PETER SVETINA (1970) ziur zegoen handitan detektibea izango zela, baina kasualitatez medikuntza ikasten hasi zen esloveniar filologian amaitzeko. Esloveniako literaturako irakaslea da Austriako Klagenfurt Unibertsitatean, eta esloveniar literaturako egile garaikide onenetakoa. Berrogei ipuin eta poesia liburu baino gehiago idatzi ditu irakurle txiki eta handientzat.
Bere lanean nabarmentzen dira eguneroko errealitatea, hitz-jokoak, irakurle txikienak eta gurasoak, zein literatur adituak konbentzitu dituen umore-sen berezi bat. Esloveniako haur eta gazte literaturako saririk nabarmenenak irabazi ditu, hainbat aldiz White Raven zerrendan egon da, eta ALMArako esloveniar hautagai gisa aukeratua izan da, Andersen Sariko finalisten artean bi aldiz kalifikatuz.

JOKIN MITXELENA (1962) Donostian jaio zen. Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon eta bi arlotan egin du lan: batetik, irakaskuntzan eta, bestetik, haur eta gazte literaturako liburuak eta testu liburuak ilustratzen. Liburuok mundu osoko argitaletxeek argitaratu dituzte. 80ko hamarkadaren erdialdean egin zituen lehenengo lanak ilustrazioaren arloan; irakaskuntzan zebilenean ere sarritan egiten zuen lan euskarazko literaturako argitalpenetarako.
Formato EPUB ● Páginas 40 ● ISBN 9788498688924 ● Tamaño de archivo 120.6 MB ● Edad 17-8 años ● Traductor Juan Kruz Igerabide ● Editorial Alberdania ● Ciudad Irún ● País ES ● Publicado 2024 ● Descargable 24 meses ● Divisa EUR ● ID 9405310 ● Protección de copia DRM social

Más ebooks del mismo autor / Editor

55.420 Ebooks en esta categoría