Magnifying Glass
Search Loader

Juan Kruz Igerabide 
Ura saltoka 
Natura eta kultura jolasean

Support
Juan Kruz Igerabidek badu –liburu honetan esaten digun bezala, betidanik izan du– naturarekiko joera bat, jaidura bat, aldi berean izan dena jolasleku, bizigarri, egunerokorako ikasgai.
Haur garaiko oroitzapenetatik hasita (‘Hantxe gaude aita, ama eta hirurok iturritik edaten, nik lauzpabost urte besterik ez’), azkenaldion hunkitzen duen aktualitate gordineraino (‘Hortxe gaude gizakiok zuhaitz taxonomikoaren bazter batean, guztien buru garela usterik’), nolabaiteko autobiografia sentimental bat, nolabaiteko kontakizun generazional bat, nolabaiteko historia natural bat osatu du Igerabidek, ohi duen gisan pasarte mamitsu, gogoeta hedatzaile, prosa ezin gozoagoz betea.
Ovidio garaikide batek egingo lukeen modura, burmuina besteari irekia beti, galdu gabe sekula izpiritu kritikoa, jakinik jarrera hori dela gizakiaren eta naturaren arteko harremanak hobeki ulertzeko modu bakarra.
€12.99
payment methods

About the author

JUAN KRUZ IGERABIDE SARASOLA Adunan jaio zen (Gipuzkoa) 1956an. Zenbait urtean lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle jardun da Euskal Filologia sailean. Mikel Laboa Katedraren zuzendaria ere izan da aipaturiko unibertsitatean. Haur eta gazteentzat idatzi du gehienbat, eta baditu zenbait lan helduentzat ere, hala poesian nola prosan. Besteak beste, Alberdania argitaletxean argitaratu ditu: Sarean leiho eta Mailu isila poema-liburuak, Egia hezur, Herrenaren arrastoan eta Noiz arte arrazoi aforismo-liburuak, Hamabi galdera pianoari eta Motoa gazte-nobelak eta Hauts bihurtu zineten eta Doneaneko alaba nobelak.
Format EPUB ● Pages 234 ● ISBN 9788498688078 ● File size 2.6 MB ● Publisher Alberdania ● City Irún ● Country ES ● Published 2023 ● Downloadable 24 months ● Currency EUR ● ID 8971696 ● Copy protection Social DRM

More ebooks from the same author(s) / Editor

26,046 Ebooks in this category