Karlos Linazasoro 
Itoko dira berriak 

Support
Ipuin luzea?, nobela laburra? Dena delako ‘zer’ honetako pertsonaiek eztabaida absurduetan sartzeko duten joera gaixo berberean eror gaitezke auzi hori garbitzeko unean. Kontakizun eder umoretsua bada behintzat, irakurleak irribarrez hartu eta ezin utziko duena bukatzen duen arte. Algara txikirik ere egingo du tarteka, autorearen taxu bereko liburuak irakurri dituztenek ongi dakiten bezala. Aprobetxatu beharko du irakurleak, ordea, irakurketaren ordu gutxi horiek irribarre eta algaretarako, azken puntuarekin batera izoztu dakioke-eta barre murritza, hemen -ipuin luzea izan edo nobela laburra izan-, alegia mingots ezkorra ezkutatzen baita gizakiari eta gizarteari buruzkoa.
€4.99
payment methods

About the author

Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962). Filologia ikasketak egin zituen, Donostian. Liburuzaina da ogibidez. 1990ean argitaratu zuen lehen liburua, Eldarnioak izenburuko ipuin-bilduma. Urtebete geroago argitaratu zuen lehen poesia liburua: Udazkeneko karabana erratuak (1991). Geroztik hainbat liburu idatzi ditu helduentzat, haurrentzat eta gazteentzat Harenak dira, besteak beste: Zer gerta ere (1994), Ez balego beste mundurik (2000); Ipuin errotikoak (2001); Itoko dira berriak (2003); Glosolaliak eta beste (2004) eta Diotenez (2007).
Buy this ebook and get 1 more FREE!
Format EPUB ● Pages 80 ● ISBN 9788498685688 ● File size 0.8 MB ● Publisher Alberdania ● City Irún ● Country ES ● Published 2020 ● Downloadable 24 months ● Currency EUR ● ID 7615976 ● Copy protection without

More ebooks from the same author(s) / Editor

695,451 Ebooks in this category