Förstoringsglas
Sök Loader

Karlos Linazasoro 
Ez balego beste mundurik 

Stöd
Gauza trajikoak umorez esaten maisu da Linazasoro. Irribarre, barre-azal, barre txiki eta handi, denak saiatuko ditu irakurleak, gauzek, ordea, trajiko izaten jarraituko dute. Aldarte ona behar du irakurleak ipuinok irakurtzeko. Aldarte umoretsua, dudarik gabe, baina mundu itogarri trajikoan sartzen ari dela hartu behar du kontuan; estimagarri irudituko zaio irakurleari orduan kontatzen duen horrekiko autoreak zaintzen duen distantzia. Ez balego beste mundurik ipuin-bilduma honek badu anaia zaharrago bat: Zer gerta ere (1994) izenekoa. Sei urte pasatu dira, eta berezko urratsa egin du aurrera autoreak hain maite duen absurdoaren labirintoan.
€9.49
Betalningsmetoder

Om författaren

Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962). Filologia ikasketak egin zituen, Donostian. Liburuzaina da ogibidez. 1990ean argitaratu zuen lehen liburua, Eldarnioak izenburuko ipuin-bilduma. Urtebete geroago argitaratu zuen lehen poesia liburua: Udazkeneko karabana erratuak (1991). Geroztik hainbat liburu idatzi ditu helduentzat, haurrentzat eta gazteentzat Harenak dira, besteak beste: Zer gerta ere (1994), Ez balego beste mundurik (2000); Ipuin errotikoak (2001); Itoko dira berriak (2003); Glosolaliak eta beste (2004) eta Diotenez (2007).
Formatera EPUB ● Sidor 208 ● ISBN 9788498685824 ● Filstorlek 1.7 MB ● Utgivare Alberdania ● Stad Irún ● Land ES ● Publicerad 2020 ● Nedladdningsbara 24 månader ● Valuta EUR ● ID 7615990 ● Kopieringsskydd utan

Fler e-böcker från samma författare (r) / Redaktör

699 325 E-böcker i denna kategori